XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berriro pentsatu dut, azaldu zuen Txokoloskik.

Arrazoia zenuen: inoiz frogatu gabeko zerbait ezin da, inolaz, atzera bota!

Zure etxea denboraldi batez gertutik aztertu nahi dut, froga moduan!

Nirekin bizi nahi al duzu? galdetu zuen Tobik bere onetik irtenda.

Dena den egunero trufak ematen badizkidazue bakarrik! garbi utzi zuen Txokoloskik.

Nire hitza ematen dizut, baita horretarako nire jostailu guztiak saldu behar baditut ere, Tobik ezin zuen oraindik bere zorte ona sinetsi!

Beno, beno, desenkusatu zen Txokoloski.

Hain garestia ez da aterako!

Berehala has zaitezke trufak jaten, aldarrikatu zuen Tobik.

Trufa zorro oso bat dut!

Txokoloskik sudurra luzatu eta usainka hasi zen.

Banengoen ba ni: usain goxo hau...

Atea irekiko dizut! esan zuen Tobik.

Edo leihotik zehar igoko al zara?

Zer uste duzu naizela! erantzun zuen Txokoloskik solemneki.

Banoa orduan!

Oinutsik eta pijamarekin etxeko atera joan zen presaka.